XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, ez dezakegu hizkuntza baldintza horietatik abstraitu, bere funtzioa galduko bait luke.

Parrafo honetan esandakoek elementalak eta nabarmenak dirudite, baina gure hizkuntzaren kasuan sarritan sakrifikatzen dira beste gauza batzuren izenean.

Euskararen kasuan zer gertatzen da guzti horrekin?

Hemen dago euskarazko kazetari hizkuntzaz mintzatzeko gakoetako bat.

Igorle-kode-hartzaile elementuok egoera berezia dute euskarazko kazetaritzaren kasuan.

Honetaz ohartzea eta kodeak (kazetari hizkuntzak), bere funtzioa galduko ez badu, horiek kontutan hartuta moldatu behar duela onartzea garrantzizkoa da nire ustez.

Hartzailegoaren egoera

Edozein komunikazio ekintzatan, elementuen egoera kontutan hartuta egin behar da igorpena.

Bestela, gaizki ulertzeak eta alperrikako energia galerak sortzen dira.

Azter dezagun gainetik euskararen kasuan elementuen egoera, hartzailegotik hasita.

Euskarazko kazetaritza hazkunde prozesuan eta batez ere hazkunde-nahiean dabilenez, hartzaile errealaz gain hartzaile potentzialaz mintzatu behar dugula iruditzen zait, nolako hizkuntza moldatu beharko genukeen aztertzeko orduan.

Hona hemen euskarazko kazetaritzaren hartzailearen ezaugarri zirriborratu batzuk: - Euskaldungoaren zati handi bat alfabetatu gabea da, eta erdi-alfabetatua beste zati handi bat.

Gure hizkuntza dakitenen arteko alfabetatze-indizea inguruko hizkuntzena baino askoz txikiagoa da.

- Euskalkien arteko banaketa nahiko sakona da.

Horrek euskara estandarrarekiko ulermen arazoak dakartza.

- Euskara ikasteko prozesuan edo ikasi-berri dagoen jendeak ere nahiko portzentaia altua osatzen du.

- Hedabideetako euskara zailtasunez jasotzen duela adierazten duten euskaldunek %ko portzentaia aipagarria osatzen dute.

Kodearen egoera

Hizkuntzaren korpusaren egoera ere kontutan edukitzekoa da.

Korpusaren estandarizazio maila nahiko mugatua da oraindik ere.